-Emen duzue Ez dok amairuri buruzko informazio deigarri batzuk.
Ez dok amairu taldearen esanahia sorte txarrik ez dutela izango da, 13 sorte txarreko zenbakia baita.
Bertatik sei pertsona aipa daitezke:
-Mikel Laboa: Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia 2008ko abenduaren 1a) euskal kantari eta musikagilea izan zen. Aditu askoren ustez XX.mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena.
Bere kantu aipagarrienetako bat: Txoriak-txori.
-Mixel Labegerie: Mixel Labéguerie (Uztaritze, Lapurdi ,1921eko martxoaren 4a-Tolosa Okzitania 1980ko uztailaren 27 euskal abeslaria eta politikaria izan zen, Euskal Kantagintza Berriaren aita. Bi disko txiki eta zortzi abesti baino ez zituen grabatu, baina hori aski izan zen euskal kantagintzari bide berria irekitzeko. Konpromisoa eta lirikotasuna uztartu zituen kantuetan, gitarra soilaren laguntzaz. Gaztetik euskal kulturan murgildu zen, baina azken urteak politikagintzan eman zituen. Lanbidez medikua izateaz gain, Kanboko (Lapurdi) alkatea izan zen, eta diputatu eta senatari Parisen.
Bere kantu aipagarrienetako bat: Aurtxo aurtxoa.
-Julen Lekuona: Julen Lekuona (Oiartzun, 1938ko ekainaren 18a - 2003ko uztailaren 19a) euskal idazle eta abeslaria, eta musikagilea izan zen. Apaiza zelarik Ez Dok Amairuko partaidea izan zen, garai hartan munduko leku askotan zeuden apaiz langile, ezkertiar eta protestazale horietakoa baitzen. Gitarra eskuetan harturik kantu zirraragarriak konposatu zituen.
Idazlea ere bazen, eta itzulpena eta antzerkia landu zituen. Ez Dok Amairu desegin zenean, Lekuona ere kantagintzatik urrundu zen. Bertso zaharrak bilduman hartu zuen parte, Xabier Leterekin eta Antton Valverderekin batera. Hil ondoren omenaldi disko bat egin zioten hainbat kantarik eta taldek.Bere kantu aipagarria, (umeek abestua): Ilargira noa.
-Nemezio Etxaniz: Nemesio Etxaniz (Azkoitia, Gipuzkoa, 1899ko abenduaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1982ko urtarrilaren 27a) euskal idazlea eta apaiza izan zen.
-Xabier Lete: Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a - ) euskal idazle, poeta eta kantaria da eta, Ez dok amairu taldean parte hartu zuen. Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Ez dok amairu desagertu ondoren, Xabier Letek, emaztegaitzat zuen Lourdes Iriondorekin jarraitu zuen abesten.
2005. urtean, kolpe latza jaso zuen; bere emazte Lourdes Iriondoren heriotza gaixotasun baten ondoren. 2010etik, ohorezko euskaltzain dugu.
Bere kantu aipagarrienetako bat: Xalbadorren ereiotzean.
-Benito Lertxundi: Benito Lertxundi Esoain (Orio, 1942ko urtarrilaren 6a-) abeslari gipuzkoar ezaguna da, folk musikaren arloan ibilitakoa nahiz eta beste estilo batzuekin nahasketak egin. Ez Dok Amairuko kide izan zen eta kantautore belaunaldi bateko kide ezagunenen artean dago, bai Euskal Herrian zein kanpoan. Bere kantu aipagarrienetako bat: Nere herriko neskatxa maite.
Iritzia:
Oso ondo iruditzen zaigu Ez dok amairu sortu izana, Euskara indartu zuelako abesti kontuan eta jendeari jakinarizi izan diolako euskara ere abesti kontuan transmititu daitekela, besteak bezala, Hizkuntza garrantzitsu eta zahar bat delako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario